Haurren Segurtasunerako Europako Aliantzak ‘Haur produktuen segurtasun gida’ kaleratu du.

Captura de pantalla 2015-01-07 a las 14.59.39

Gidak egunerokoan erabili ohi ditugun eta arrisku iturri diren produktuen zerrenda jasotzen du. Esate baterako, Europan urtean 14 urtetik beherako 19.000 umek hartzen dute min litera-oheak tarteko.

Argi dago umeek eurei zuzendutako produktuekin ere har dezaketela min, eta askotan okerreko erabilerak eraginda gertatzen da. Gidaren helburua da gurasoak eta hezitzaileak arrisku horietaz ohartaraztea, eta produktu horien erabilpen egokiaz informatzea.

Litera-oheak, bizikletak, sehaskak, arropa aldatzeko altzariak, txupeteak, autoetako aulkiak… produktuen zerrenda luzea da. Gida gaztelerara itzuli berri dute.

Gida hemen.