Umeen "takatakak" lesioak gutxitzeko diseinatu beharko dituzte
2009/01/16
Umearen egonkortasuna gehiago bermatu eta oinez ikasteko tramankulu horiek erabiltzean istripu gutxiago izatea dira helburuak. Europako komisioak onartutako arauak dio hori.
Europako komisioak onartutako arauak jasotzen du:
- Umeak oinez ikasteko tramankuluak istripuak gutxitzeko diseinatuta egon behar dira
- Fabrikatzaileek egonkortasun probak egin beharko dituzte
- Arau honen aplikazioa boluntarioa izan arren, betetzen ez duten produktuek ez dira segurutzat hartuko Europako merkatuan
Consumer aldizkarian dator notizia.