Umeen jarrera desegokiei aurre egiteko teknikak badaude
Azken urteotan areagotu egin dira jarrera arazo kasuak umeen zein nerabeen artean. Umeei denbora eskaintzea eta irmotasunez jokatzea dira adituek ematen dituzte bi aholku.
Jarrera arazoak zergatik areagotu diren ez dago guztiz argi, baina Gregorio Marañon ospitaleko haur psikiatria saileko arduradun Maria Jesus Mardomingoren esanetan kointzidentzia batzuk antzeman dirtuzte; garapen ekonomiko altuagoa, familia estrukturen aldaketa eta emaitza akademikoen jaitsiera.
Lehenengo sintomak nahi argiak izaten dira: esandakoa ez egitea, esan txarrekoak izatea, gezurretan ibiltzea edo oldarkor agertzea. Ume denetan ematen dira jarrera horiek, normalak dira garapen prozesuan. Arazoa sortzen da jarrera horiek irauten dutenean, eta adinarekin gutxitzen joan beharrean areagotu egiten direnean.
Jarrera desegokiak aldatzeko teknikak
. Denbora: seme-alabei denbora eskaintzea eta harreman afektibo sendoa garatzea.
. Jarrera egokiak sustatzea: jarrera desegokiak antzematen direnean neurriak hartu behar dira, baina jarrera egokiei ere garrantzia eman behar zaie. Jesus Jarque pedagogoaren esanetan jarrera desegokiak gurasoen arreta lortzeko sortzen ditu umeak. “Gurasoen arreta jarrera desegokiekin bakarrik lortzen badu, haurrak arreta beharraren aurrean jarrera txar horiek indartu egingo ditu”.
. Mugak ipintzea: umeen eskaerei mugak ipini behar zaizkie, txikitatik. Muga horiek tinko mantendu behar dira, gainera. Jarqueren esanetan "limiteak ezartzean umeari erakusten diogu zer espero dugun berarengandik eta zer ez, eta limite horiek ez baditu errespetatzen neurriak hartu behar dira".
. Argitasuna: umeari esaldi laburrak eta argiak esan behar zaizkio. Ez da berdina “txintxoa izan” edo “ez izan gaiztoa” esatea.
. Koherentzia eta irmotasuna: umearen jarrera desegoki baten aurrean gurasoek beti deitu behar diote atentzioa. Ez du ezertarako balio gaur atentzioa deitzea eta bihar pasatzen lagatzea.
. Adostasuna eta konplizitatea: umea zaintzen duten guztiek bat-etorri behar dute haren jarrera desegokien aurrean hartu beharreko neurrien inguruan. Berdin jokatu behar dute denek.