Hemen zaude: Hasiera Albisteak Umeek etxeko garbiketetan laguntzeko argibideak
Dokumentu Akzioak

Umeek etxeko garbiketetan laguntzeko argibideak

Guraso.com 2010/02/03

Umeek txikitatik etxeko lanetan laguntzen ikasteak badu bere garrantzia, baina gurasoek ere badute zereginik horretan. Entzun aholkuak.

Haurrren motibazioa suspertu gura bada, helduen laguntzak oso presente egon behar du. Edozein modutan, exigentzia mailarekin kontuz ibili behar da, haurrek denbora eta praktika behar izaten dutelako.

Seme-alabek duten adinaren arabera egin ditzaketen etxeko lanen sailkapena, Bainet argitaletxeak argitaratu duen Tu casa en orden liburutik aterata.

2-3 urterekin

  • jostailuak jaso
  • ohea egiten lagundu
  • hautsa kentzen lagundu
  • sardexkak eta koilarak jarri

4-5 urte bitartean

  • oheak egin
  • mahaia jarri eta jaso
  • erosketa poltsak hustu

6-8 urte bitartean

  • logelak txukun mantendu
  • landareak edo loreak ureztatu
  • arropa garbia gorde
  • automobila garbitzen lagundu
  • arropak tolestu

9-10 urte bitartean

  • izarak aldatu
  • komuna garbitu
  • sukaldean lagundu
  • platerak garbitu
  • aspiradora pasatu
  • erratza pasatu

11 urtetik aurrera

  • leihoak garbitu
  • arropak garbigailuan sartu
  • bonbilak aldatu
  • armairuak eta lurra garbitu

 

 

Argazkiaren iturria

 

 

ETXEKOLANETAN PARTE HARTUZ

elena — 2010/02/08 17:50
Gure 2 urteko alabak askotan bere jostailuekin jolas egitea baino gehiago atsegin du etxeko lantxoak egin: ontzi garbigailuko sardexka eta koilarak beren tokira eraman... eta agian maiz ez gara ohartzen ekintza horiek duten garrantziaz. Izan ere, haurtzaroan, jolasa denporapasa baino gehiago da, ikaste eta gizarteratze prozesuko uneak baitira. Batzutan hanka sartu ere egin izan dugu, denboraz justu gabiltzanean eta... baina ohartu beharko ginake momentu horiek duten garrantziaz eta bere bulkadari bide egin.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Umeek etxeko garbiketetan laguntzeko argibideak

Bi gazte ohea egiten