Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ume-kotxea autobusera sartu gura, eta ezin
Dokumentu Akzioak

Ume-kotxea autobusera sartu gura, eta ezin

Guraso.com 2010/02/01

Bikiak edo hirukiak dituzten gurasoei gertatzen zaie sarri, ume-kotxea autobusera sartu gura eta ezin, tokirik ez dagoelako edo gidariak uzten ez dietelako.

Gasteizko Tuvisa autobus konpainiak onartu egin du azkenean bikien ume-kotxeak autobusera sartzea. Bi baldintza jarri ditu, baina:

  • autobusean tokia egotea ume-kotxe horiendako
  • plataforma ohi baino beherago duten autobusetara igotzea

Hirukide elkarteak pozik hartu du erabaki hau, azken hilabetetako eskaria zen-eta.

Garraio publikoetan ez ezik, bikiak edo hirukiak dituzten gurasoek lanak izaten dituzte hainbat tokietara sartzeko euren ume-kotxeekin, lur azpiko aparkalekuetako igogailuetara edo igogailu publikoetara, esaterako.

Euskadi Irratian hirukiak dituen ama batekin hitz egin dute arazo honi buruz. Entzun elkarrizketa

Argazkiaren iturria

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ume-kotxea autobusera sartu gura, eta ezin

Umea lo autobusean