Udan umeentzako aproposak diren jokoak eta ekintzak
Hondartzan, igerilekuan edo berdegune baten asko dira umeekin egin daitezkeen jolasak. Beti hartu behar dira kontuan umearen edo umeen adina baita gustuko jarduerak dituzten.
Umeen adina kontuan hartzea garrantzitsua da bere neurrira egindako jokoa proposatu behar baitiogu. Jarduera hori gustukoa duen edo ez jakitea ere komeni da, bestela ez du jokoan behar den moduan parte hartuko. Eta jokoa taldean egitekoa bada komeni da heldu batek arauak azaltzea, eta arau horiek betetzen direla ziurtatzeko jokoaren jarraipena egitea. Taldeak egiten badira garrantzitsua da orekatuak izatea denek izateko irabazteko aukera.
Igerilekuan
Umeek oso gustuko izan ohi dute udan uretan jolastea. Lagungarria izango zaie, gainera, motrizitatea lantzeko.
. erreleboen jokoa: binaka edo taldean umeak igerilekuaren alde banatan jartzen dira. Bat irteten da eta taldekidea ukitzerakoan honek bere txanda du. Lehenengo amaitzen duenak irabazten du.
. marrazoa: ume bate marrazoarena egiten du. Ehiztariarena egingo du bateren bat harrapatzen duen arte.
. zaldi lasterketa: kortxozko txurroak hartu eta zaldi gainean ipiniko dira umeak. Lasterketa egingo dute modu horretara.
. Jausien jokoa: txurroa edo flotagailu bat ipiniko dugu. Umeek salto egin beharko dute hura gainditzeko. Txurroa urruntzen joango gara.
Hondartzan
Hondarrarekin jolasean arratsalde pasa polita egiteko ume askok nahikoa dituzte kuboa, eskuarea eta pala. Gazteluak, errepideak, ur-putzuak, ubideak... ohiko eraikuntzak izaten dira udan. Umeek sorkuntza lantzen dute joko horien bitartez; kontzentrazioa eta konstantzia eskatzen dute.
Mendian
Ura ez da ezinbestekoa udan, badaude-eta umeei proposatzeko beste hainbat joko.
. Altxorraren bila: banaka edo taldeka umeek helduek gordetako altxor bat edo bat baino gehiago topatu beharko dituzte. Aukera eman daiteke ere naturan aurkitzen diren elementuak batzekoa; 'ekarri hamar inurri' edo 'bost lore kolore ezberdinetakoak'...
. karretilla lasterketa: umeak binaka ipini. Batek karretillarena egingo du eta besteak hankatik helduta duela egin beharko dute zirkuitua. Erdibidean paperak aldatuko dituzte.
. zapi jokoa: bi talde osatu eta ume bakoitzari zenbaki bat egokitzen zaio. Erdian epailea ipintzen da zapia eskuan duela. Epaileak zenbaki bat esango du ozen eta talde bakoitzeko jokalari bana aurreratuko dira zapia nork eramango. Eramaten duenak jokoan jarraituko du, besteak ez. Jokalari barik gelditzen den taldeak galdu egingo du.
. Karabin, karaban: ume bat hormaren kontra jartzen da eta gainerako guztiak lerroan distantzia batera. Hormak dagoenak bostera arte kontatzen du. Tarte horretan aurreratu daitezke jolaskideak. Buelta ematen badu, ordea, denek geldi behar dute. Baten bat mugimenduan ikusten badu, jolaskide hori hasierako puntura doa atzera ere. Hormara lehenengo iristen denak irabaziko du jokoa.