Hemen zaude: Hasiera Albisteak Telebista ikusle aktiboak hezten
Dokumentu Akzioak

Telebista ikusle aktiboak hezten

guraso.com 2012/01/26

Saioek transmititzen dituzten baloreak zaintzea, eta umearekin ikusitakoaz hitz egitea komeni da.

Ona da haurrei ikusten duten horren gaineko galderak egitea. Hasiera ona izan daiteke Zergatik ikusten duzu saio hori? edo Zein da zure pertsonaia gogokoena?. Elkarrizketa abiarazteko modu bat izan daiteke eta lagunduko digu jakiten gure semea edo alaba zerekin identifikatzen den. Oso adi egon behar dugu saioak transmititzen dituen balioen inguruan. Zaindu behar dugu, halaber ikusitakoak umearen jarreran eragina duen ala ez.


Jarraipena egiten utzi

Gomendagarria da telebista ikusteko ordutegi bat finkatzea, eta haurrak gustuko saioa baldin badu utzi telesail horren jarraipena egiten. Hobeto da telebista modu aleatorioan piztea baino. Azkenik, haurraren adinak aukera ematen badu azaldu marrazki bizidunak nola egiten dira. Marrazkien edo argazkien bitartez ere etxean egin daitezke istorioak.


Laburbilduta

. saioen aukeraketa egin eta zaindu transmititzen dituzten baloreak

. umeari ikusten duen horren inguruan galdetu

. gustuko saioen jarraipena egiten utzi, ez piztu telebista modu aleatorioan.

. ordutegi bat finkatu

. azaldu saioak nola egiten diren eta saiatu etxean egiten

 

Albistearen iturria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.