Hemen zaude: Hasiera Albisteak Seme-alaben oporraldian eszedentzia hartzea diruz lagunduko dute
Dokumentu Akzioak

Seme-alaben oporraldian eszedentzia hartzea diruz lagunduko dute

Guraso.com 2010/03/03

Eusko Jaurlaritzaren dekretuak ekarriko duen beste berrikuntzetako bat aitei eta amei zuzendutako laguntzak parekatuko dituztela izango da, izan ere, gizonezkoen aldeko diskriminazio positiboa kenduko dute, agerian geratu delako aitak ez direla animatu eszedentziak edo lan-ordu murrizketak hartzera.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaien Sailak diruz lagunduko die seme-alaben opor garaian eszedentzia hartzen duten gurasoei, eta familia eta lana uztartzeko laguntzen alorrean gizonezkoei ezartzen zitzaien diskriminazio positiboa kenduko du.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 27,75 eta 26,98 milioi euroko laguntza sorta bana onartu ditu. Lehenengoa seme-alabak dituzten familiei zuzendutako laguntza izango da eta bigarrena familia eta lana uztartzeko diru-laguntzetara bideratuko dute.

Diru-laguntza horien luzapena dekretu bidez onartuko du Eusko Jaurlaritzak uda baino lehen, eta bertan zehaztuko dituzte aldaketak.

Hala, Lan eta Gizarte Gaien Sailak azaldu du haurren opor garaian (uda, Gabonak eta Aste Santua) "lana eta familia uztartzea indartu" nahi dutela. Gaur egun, adin txikikoak zaintzeko eszedentziek 59 egunekoak edo luzeagoak badira soilik jasotzen dituzte diru-laguntzak.

Dekretu berriaren bitartez, Jaurlaritzak 59 egun baino epe motzagoko eszedentziei eskainiko die laguntza, betiere haurrek oporretan egoteagatik eskolara joan behar ez dutenean hartzen badira.

Laguntzak parekatzea

Dekretuak ekarriko duen beste berrikuntzetako bat aitei eta amei zuzendutako laguntzak parekatuko dituztela izango da, izan ere, gizonezkoen aldeko diskriminazio positiboa kenduko dute, agerian geratu delako aitak ez direla animatu eszedentziak edo lan-ordu murriketak hartzera.

Laguntzen luzapena ere dekretu berrian azalduko da eta horren arabera, haurrak zortzi urte eduki arte jaso ahal izango dira.

Albistearen iturria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Seme-alaben oporraldian eszedentzia hartzea diruz lagunduko dute

Hondartzan