Ondo gosaltzearen garrantzia zabalduko du Bihotz Bizi elkarteak EAEko ikastetxeetan
Gosari Bihotz-osasungarriak elikadura-informazioko kanpaina bat da eta Euskal Autonomi Erkidegoko 4.000 eskola-ume baino gehiagok parte hartuko dute. 92 euskal ikastetxeek parte hartuko dute, publikoek zein pribatuek: 46 Gipuzkoan, 34 Bizkaian eta 12 Araban.
Bihotz Bizi elkarteak prentsaurrekoan (urtarrilak 12) esan duenez, gaixotasun kardiobaskularra lehenengo heriotza-arrazoia da gure gizartean. Horrela bada, prebentzioa eta elikadura-ohitura onen gaineko heziketa oso garrantzitsuak dira. Euskadin haur-obesitatea hirukoiztu egin da azken 15 urteetan, eta horrek etorkizuneko helduei osasun-arazo larriak ekarriko dizkie, bereziki konplikazio kardiobaskularrak. Dieta hiperkalorikoa eta egoneko bizitza dira hazkunde larri horren arrazoi nagusiak.
Indize altu hori murrizteko, umeen nutrizio-heziketan esfortzu handi bat egitea nahitaezkoa da. “Oinarrizko lan horretan, ezbairik gabe, denok gure esfortzu guztiak jarri behar ditugu”, dio Conchi Roussel-ek, Bihotz Bizi-ren sortzailea eta jardueren koordinatzailea denak.
Egoera horren aurrean, Bihotz Bizik Gosari Bihotz-osasungarrien kanpainari hasiera ematen dio energia berriekin, euskal eskola-umeen elikadura-ohiturak hobetzen jarraitzeko helburuarekin. Bihotz Bizik zabaldu nahi dituen helburu nagusiak eta gomendioak hurrengoak dira:
- Gosarian frutaren kontsumoa sustatzea. Egunean gutxienez hiru fruta-pieza jatea bereziki beharrezkoa da, bitamina-, mineral eta zuntz-gomendioak betetzeko.
- Gosarian opil-kontsumoa murriztea, eta ogi eta zerealena handitzea, azukre gehiegi ez dutenekin, horiek baitira osagai egokienak.
- Osoko ogiaren kontsumoa sustatzea, moldeko ogiarena murriztuz, horrekin zuntz-kontsumoa handitzeko eta koipearena murrizteko.
- Esnearen deribatuen (esnearen, gaztaren, jogurten) kontsumoa sustatzea, gosaria aldatzeko aukera handitzeko.
- Gosarian olibako olioaren kontsumoa sustatzea, gurinaren eta krema azukredun industrialen aurrean. Gaur egun eskola-umeentzako ongailuen lehentasuneko ordena honakoa da; lehenengo gurina, ondoren marmelada eta azkenik olioa. Helburua umeen lehentasuneko ordena alderantzikatzea da.
- Gosaltzen denbora gehiago ematea. 5 minututan modu egoki batean gosaltzea ezinezkoa delako. Komenigarria da lehenago jaikitzea, gosaltzen gutxienez 10 minutu emateko.
Kanpainaren bultzatzaieak
2009. urtean Gosari Bihotz-osasungarrien X. edizioa egingo da Gipuzkoan; V. edizioa Araban eta hirugarrena Bizkaian. Euskal ikastetxeen parte-hartze handiak Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera hori geroz eta finkatuagoa egotea egiten du. Ikasturte honetan 92 euskal ikastetxeek parte hartuko dute: 46 Gipuzkoan, 34 Bizkaian eta 12 Araban. Guztira 4.086 bat ikasleek parte hartuko dute. 1.118 Gipuzkoan, 1.522 Bizkaian eta 446 Araban.
Jardueran zehar ikasleei gosari on batek duen garrantziari buruzko informazio-hitzaldi bat eskaintzen zaie eta ondoren benetako gosari bihotz-osasungarri bat ematen zaie. Hitzaldian, farmazialari batek gosari bihotz-osasungarri on baten garrantziaz hitz egiten die eta horren oinarrizko osagaiak azaltzen dizkie. Horren ondoren, ikastetxe beraren jangelan gosari bat hartzen da. Gosarian hurrengo elikagaiak hartzen dira: fruta, esnea, kakaoa, ogia, olioa eta indioilar-hestebetea (eta ez Yorkeko urdaiazpikoa, geroz eta eskola-ume musulman gehiago dagoelako).
Kanpaina hau egitea posible da Euskal Herriko Ogigileen Federazioa, Eroski, Farmazialarien Euskal Kontseilua, LA CAIXA-ren Obra Soziala, Auzo Lagun, Donostiako Udaletxea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) bezalako entitate garrantzitsuen kolaborazioari esker.
Datuak
Bihotz Bizik, EHU-ko Farmazia Fakultatearen kolaborazioarekin batera, 10 eta 11 urte bitarteko eskola-umeei egindako 3.800 inkestetatik lortutako ikerketak fruta kontsumitzen duten umeen portzentajea oraindik oso altua dela ondorioztatu du, nahiz eta azkeneko urteetan fruta-kontsumoa pixka bat hobetu den. Zehazki, 10 eta 12 urte bitarteko umeen %40-ak ez du frutarik jaten gosarian. Zentzu horretan, Arabako lurraldearen emaitza okerrena da, Bizkaiko umeen %65-ak eta Gipuzkoako umeen %68-ak goizetan fruta jaten duen bitartean, Araban umeen %47-ak bakarrik jaten duelako.
Era berean, eguneko lehenengo otorduari oso denbora gutxi ematen zaiola nabarmendu behar da. Inkesta egin duten umeen %67-ak gosaltzen 10 minutu baino gutxiago ematen dituela ziurtatzen du. Horrek modu egokian gosaltzen ez dutela esan nahi du, beharrezkoak diren elikagai guztiak gosaltzeko (esnea, kakaoa, fruta, ogia, olioa eta indioilar-hestebetea), gutxienez 10 minutu behar direlako.
reply
reply this topic