Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ogitartekoa da aukerarik osasungarriena, eta kontuz telebistako iragarkiekin
Dokumentu Akzioak

Ogitartekoa da aukerarik osasungarriena, eta kontuz telebistako iragarkiekin

guraso.com 2010/07/28

Sendagileek ohartarazi dute, beste behin, opil industrialak eta freskagarri energetikoak ez direla osasungarriak. Telebistaren kontsumoaren eta haur obesitatearen arteko lotura ere aurkitu dute.

Datorren ikasturtetik aurrera vending makinak debekatuta egongo dira ikastetxeetan. Haur obesitateak gora egiten dihardu eta sendagileak behin eta berriz ari dira arazo horren gainean gizartea ohartarazten. Ikerketa ezberdinak egin dituzte, eta gogoratzen dute uda sasoian ere ondo elikatu behar ditugula neska-mutikoak. Gainera, telebistan ikusten dituzten iragarkien arriskuaz ere ohartarazi dute.

PAOS kodigoa

Ez dago umeei zuzendutako iragarkiak arautzen dituen legerik; PAOS kodigoa besterik ez dago. Enpresa iragarleek ez dute zertan bete behar, atxikimendua borondatezkoa da, eta sendagileek bere funtzionalitatea zalantzan ipintzen dute. Berriki egindako ikerketa batek erakutsi du umeei zuzendutako iragarkien erdiak ez duela PAOS kodigoa betetzen.

     Telebistako lau kate aztertu dituzte Carlos III Osasun Institutuko sendagileek ; TVE1, Antena 3, Canal Sur eta Telemadrid aztertu dituzte. “Iragarkien %30ak soilik betetzen ditu PAOS kodigoak ezarritako neurri guztiak”, esan dute adituek. “Esnekien eta okelarekin egindako produktuen iragarkien hausten dituzte arauak gehien”. Ez dute produktuaren gaineko informazioa guztia ematen, kontsumo ohitura ez osasungarriak bultzatzen dituzte, pertsona famatuak erabiltzen dituzte helburu horrekin eta umeei erakusten diete produktu horiek helduei eskatzen. "Gehienetan produktu oso energetikoak dira eta elikagaietan oso pobreak", esan dute ikertzaileek.

Telebista eta haur obesitatea

Telebista kontsumoaren eta haur obesitatearen arteko lotura behin baino gehiagotan geratu da agerian zientzialariek egindako ikerketetan. Telebistaren aurrean egonean egoten dira umeak, tarte horretan mokadutxoak hartzea ohikoa dute eta gainera elikatzeko ohitura ez osasungarriak bultzatzen dituzten iragarkien eraginpean daude. Seme-alaben telebista kontsumoarekin kontuz ibiltzeko eskatzen dute sendagileek.

 

Albistearen iturria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.