Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martitzenean abiatuko da Arrasaten Gurasolandia 2010
Dokumentu Akzioak

Martitzenean abiatuko da Arrasaten Gurasolandia 2010

guraso.com 2010/10/29

Ekintza ludiko gehienak aste bukaerarako iragarri dituzte, baina martitzenean hasita gurasoei zuzendutako hiru hitzaldi egingo dira Arrasaten.

Gurasoei bideratutako ekintza sorta da Gurasolandia, Txatxilipurdi elkarteak aurten bigarrenez antolatu duen egitasmoa, hain zuzen ere.

Hizkuntza transmisioa

"Gurasolandia antolatzen dugu azpimarratu nahi dugulako hizkuntzaren transmisioan gurasoek duten garrantzia", esan dute Txatxilipurditik. Iaz bi eguneko egitaraua egin zuten eta aurten aste osokoa izango da. "Euskal hiztun diren gurasoendako bideratzen dira ekintza gehienak", azaldu dute antolatzaileek. "Baina uste dugu euskalduntze bidean dauden gurasoendako ere positiboa izan daitekeela bertan parte hartzea".

Ekintza guztiak doan

Gurasolandiako ekintza guztiak doan izango dira eta Mihiluze lehiaketarako salbu, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Gainera, ekintza guztiak daude guraso guztiei zabalduta, arrasatekoak izan edo ez. Hitzaldi sortari dagokionez, jakin sare sozialen gainekoa webgune honetan bertan zuzenean ikusteko aukera egongo dela eta denetan zaintza zerbitzua egongo dela.

Egitaraua

Azaroak 2, martitzena
18:30: hitzaldia Kulturaten.
Gaia: sare sozialak.
Zaintza zerbitzua egongo da.
 
Azaroak 3, eguaztena
18:30: hitzaldia pleno aretoan.
Gaia: gurasotasuna.
Zaintza zerbitzua egongo da.

Azaroak 4, eguena
18:30: hitzaldia Kulturaten.
Gaia: elikadura.
Zaintza zerbitzua egongo da.

Azaroak 5, egubakoitza
17:30:
psikomotrizitatea Kulturaten.
Haurrendako eta gurasoendako.
17:30: Hankapaloak eta balance-bike Biteri plazan.

Azaroak 6, zapatua

10:30: haur masaje tailerra.
Okendoko ludotekan.
Haurrendako eta gurasoendako.
11:00: euskal dantzen ikastaroa.
Kulturateko Loramendi gelan.
Haurrendako eta gurasoendako.
17:00: ipuin kontaketa.
Okendoko ludotekan.
Haurrendako eta gurasoendako.
18:00: Mihiluze txapelketa.
Kulturateko areto nagusian.
Haurrendako eta gurasoendako.

Azaroak 7, domeka
09:00: mendi irteera Besaidera.
Arbolapetatik abiatuta.
Haurrendako eta gurasoendako.
17:00: sormen tailerra.
Herriko plazan.
Haurrendako eta gurasoendako.
18:00: karaokea eta disko jaia.
Herriko plazan.
Haurrendako eta gurasoendako.

ltDUpAQVwU

EpaiRiozDdlUXkopC — 2011/12/10 06:37
Economies are in dire srtaits, but I can count on this!

yXbtVckwnGYGTYCwhQ

EIUfhjmoovBzqF — 2011/12/10 10:43
pd7I0a <a href="http://mudrqzjrdfrs.com/">mudrqzjrdfrs</a>

UxWGzBkuNS

vUgjXcaisaS — 2011/12/11 12:09
uOIq1V , [url=http://lgryijmidykv.com/]lgryijmidykv[/url], [link=http://xsgcsxjasviy.com/]xsgcsxjasviy[/link], http://jqssbducqgdu.com/

epBxBgQdFOgEntZuT

UkVtwRirjVDaRLc — 2011/12/11 19:47
wu4GAc <a href="http://hnxoooeiccwg.com/">hnxoooeiccwg</a>

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.