Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jürgen Wolff: "Umeei berba egiteko edozein hizkuntzak balio du"
Dokumentu Akzioak

Jürgen Wolff: "Umeei berba egiteko edozein hizkuntzak balio du"

Guraso.com 2009/12/10

Umeei euskaraz berba egiteko beldurra edo lotsa nola kendu daitekeen eta umeei euskara erabiltzeko arrazoiak nola transmititu. Bi gai horiei buruz hitz egin du Jürgen Wolff hizlariak Arrasaten.

Nola transmititu umeei euskara erabiltzeko arrazoiak?
Argudioen bitartez. Esaterako, interesgarria izan daiteke sukalde hitzaren atzean “su” eta “alde”, baserria, daudela azaltzea. Beste argudio bat adibideak dira. Esaterako gurasoetako bat erdalduna bada baina umeak ikusten badu biak euskaraz ari direla, umeak ere hizkuntza biak erabiliko ditu.

Ikusten eta entzuten dutena ikasten dute umeek.
Bai, eta euskarari buruzko hitzaldiak eman beharrean, hobe da euskararen gaineko jakin mina sortzea.

Garrantzitsua da umeei euskaraz hitz egitea?
Bai eta ez. Umearendako edozein hizkuntzak balio du. Ama edo aita erdalduna bada, komeni da hainbat momentutan, ipuin bat kontatzerakoan, adibidez, erdaraz hitz egitea umeari. Aldiz, badaude beste hainbat gauza euskaraz egin ditzaketenak, adibidez, kantatu edo telebista ikusi. Erdaldun batek ezi du egun osoan euskaraz hitz egin, euskara hori faltsua bada. 

Beraz, bakoitzak bere ama hizkuntzan hitz egin behar du  momentuak horrela eskatzen badu?
Bakoitzak bere hizkuntza propioa zaindu behar du, eta euskaraz hitz egin daitekeen momentutan euskaraz hitz egin. Esaterako, senide denak batera baldin badaude, komeni da euskaraz hitz egitea, erdaldunak ulertu bakarrik egiten badu ere.

Batzuetan gertatzen da gurasoek gazteleraz hitz egiten dutela euren artean eta euskaraz hitz arazten diotela seme edo alabari.
Egin araztea ez da ona, horrek beldurra sortu dezake-eta. Hizkuntza bat zabaltzeko modu onena jakin mina sortzea da, ez hitz egitea derrigortzea.

Eta nola galdu lotsa edo beldurra euskaraz  hitz egiteko?
Inori ez zaio gustatzen barregarri gelditzea eta denok dugu lotsa apur bat. Lotsa hori gainditzeko badaude trikimailu batzuk, adibidez eskuetan zerbait izatea.

Guraso batzuk pentsatzen dute umeak ikusten badu euren euskara kaskarra dela, beraien autoritatea galdu egingo dutela. Baina ume horrek ingelesa eta matematikan egingo ditu akatsak, ikasten ari delako, eta euskara ikasten ari denak ere akatsak egitea normala da.

Publikoan barregarri gelditzeari izaten zaio beldurra?
Ikasi behar dugu akatsak eginez ikasten dugula, ez isilik egonda. Hobea da bi hitz euskaraz egitea beldurragatik ezer ez esatea baino.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Jürgen Wolff: "Umeei berba egiteko edozein hizkuntzak balio du"

Jurgen Wolff Arrasateko Kulturaten