Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikasleak %2,2 ugaritu dira
Batez ere haur hezkuntzan eta lehen mailan. Araubide orokorrekoetan, zentro publiko eta pribatuetako matrikulazio-kopurua orekatua da.
Eustatek emandako datuen arabera, 2008/09 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean aritutako ikasle kopurua 381.644 izan zen, aurrekoan baino %2,2 gehiago. Haietatik 357.379 ikasle (%94) araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 8.853 matrikula berri egin ziren, %2,5 gehiago.
Haur hezkuntzan eta lehen mailan haziz jarraitzen du matrikula-kopuruak.
Araubide orokorrekoetan, azken urteetan bezala, haur-hezkuntzan eta lehen mailan izan zen eskaerarik handiena; 91.206 eta 110.095 ikasle. Matrikulazio-hazkunderik handienak ere izan zituzten, %3,3 haurren hezkuntzan eta %2,6 lehen mailan. Joera bera igarri zen hezkuntza bereziko ikaslerian; kuantitatiboki txikiagoa, %3,5 hazi zen aurreko ikasturtearen aldean.
Helduentzako hezkuntza-zentroetako araututako moduluetan 29.196 pertsona aritu ziren, %1,8 gehiago.
Gainerakoetan –DBH, batxilergoa, lan heziketa- ikasle kopuruak ezer gutxi aldatu ziren aurreko ikasturtearen aldean: 69.046, 28.832 eta 25.330. Nabarmentzekoa da DBHn aldatu egin dela beheranzko joera, 165 ikasle gehiago izan baitira.
Azken hamarkadan ikaslez hazi diren mailak haur-hezkuntza (%60) eta lehen maila (%10) izan dira; nabarmen jaitsi dira DBH (%-19) eta batxilergoa (%-30); gradu ertaineko eta goi mailako lan heziketak berdintsu dirau.
Argazkiaren iturria