Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igerilekuetako istripu gehienak aste bukaeratan eta bazkalostean gertatzen dira
Dokumentu Akzioak

Igerilekuetako istripu gehienak aste bukaeratan eta bazkalostean gertatzen dira

guraso.com 2010/07/30

Gehienak, %90, igerileku pribatuetan gertatzen dira, eta 0-4 urte bitarteko mutikoen artean.

Urtero izaten dugu istripu bat baino gehiagoren berri. Horiek saihesteko neurririk eraginkorrena prebentzioa da. Hemen datu batzuk:

 

. Istripu gehienak aste bukaeratan eta bazkalostean gertatzen dira, gurasoak distraituen edo nekatuen dauden unean

. gehienak, %90, igerileku pribatuetan gertatzen dira.

. arrisku handieneko umeak 0-4 urte bitarteko mutikoak dira, nahiz eta ez diren bakarrak.

. uste nagusiak kontrakoa badio ere digestio eteteak edo karranpak ez dira adin horietan istripu arrazoi nagusiak. Umeak itota hiltzen dira, istripu batengatik edo jolasean dabiltzala kolpe bat hartu izanagatik.


Prebentzio neurriak

Deskuidu txikienak zorigaiztoko ondorioa izan dezake horregatik zaintzak etengabekoa behar du. Ez erlaxatu umea igeriketa ikastaroetan ibili delako, horrek ez du arriskua desagertarazten. Adituek hainbat aholku eman dituzte antzerako istripuak saihesten laguntzeko.


. flotagailuak eta antzerakoak 7-8 urte egin arte ipini arazi.

. igerilekuaren bueltan hesia ipini.

. igerilekua erabiltzen ez duzuenean, estalkia ipini.

. drainatze edo huste sistema egokia ipini istripua izanez gero umea hondora ez eramateko.

. ikasi eta freskatu birikak eta bihotza suspertzeko teknikak. Helduak ez bezala, umeak uretan suspertu behar dira lehenengo. Gaitasunik eduki ezean, hobe da erreskatean ez parte hartzea.

 

Albistearen iturria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Igerilekuetako istripu gehienak aste bukaeratan eta bazkalostean gertatzen dira

Umea igerilekuan.