Gurasoek zein hizkuntz eredu eta ikastetxe aukeratuko duten jakin nahi du Jaurlaritzak
Euskal Autonomia Erkidegoan aurrematrikulazioa otsailaren 1ean hasiko da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bere eskaerak egin ditu.
Ikastetxeek, batetik, jaso beharko dute gurasoek zein hiru ikastetxe jarri dituzten lehen hiru aukeren artean (ikastetxe batean beteko dute formularioa baina ikastetxe baten izena baino gehiago jarri daitezke). Bestetik, gurasoek idatziko dute zein hizkuntz eredutan matrikulatu nahi dituzten haurrak, kontuan hartu gabe aukeratutako ikastetxean zein eredu dauden. Horrela, Hezkuntza Sailak informazio zehatza bildu nahi du eta ondoren eskaera horiei erantzun.
Gehiago irakurtzeko, Berrian
Argazkiaren iturria