Hemen zaude: Hasiera Albisteak Guraso.com, sare sozialetan ere bai
Dokumentu Akzioak

Guraso.com, sare sozialetan ere bai

Guraso.com 2010/03/04

'Twitter' eta 'Facebook' sare sozialen bitartez ere jarraitu daitezke aurrerantzean Guraso.com atarian publikatzen diren albiste eta kolaboratzaileen artikuluak.

Guraso.com atariko berriak ahalik eta zabalkunde handiena izatea da helburua eta egungo teknologiak eta interneteko aukerak aprobetxatuz, sare sozialetara salto egin du atari horrek. Guraso.com-ek kontu bana zabaldu du bai Twitter-en eta baita Facebook-en ere, eta hantxe sartu baino ez da egin behar atari digital horretan publikatzen, sareratzen, diren artikulu edo albisteak jasotzeko eta orrialdearen bilakaera jarraitzeko.

Hauexek dira bi sare sozial horietan sortu diren kontuak: Twitter-en, gurasocom eta Facebook-en, berriz, Guraso.com. Hemendik aurrera, beraz, sartu bi kontu horietan, egin Guraso.com atariko jarraitzaile eta segi horko artikuluak irakurtzen.

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Guraso.com, sare sozialetan ere bai

'Facebook'eko ataria