Neskatilek indarra ere transmititzen dutela sinistuta ariketa interesgarria egiten du Kate T. Parker argazkilariak.

Captura de pantalla 2015-10-02 a las 10.41.04

Kate T. Parker argazkilariak urteak daramatza alabei argazki “ezberdinak” egiten. Aspertuta dago emakumeei eta neskatilei ezartzen zaizkien estereotipoekin, eta horiek alde batera uzteko ariketa egiten du alabei ateratako argazkietan.

Politak baino neska indartsuak jaso nahi izan ditu. Autoestimu sendoa eta indarra transmititzen dute neskak, eta onartu beharra dago ez direla horrelako irudiak sarri ikusten.

Strong is the new pretty izeneko artikuluan azaltzen du Kate T. Parker argazkilariak bere helburua zein den. Hemen dituzue ikusgai berak egindako zenbait argazki.