Gazteriaren Ikerketarako Unibertsitate Masterra jarri dute martxan
Gazteen esparruan lan egiten dutenen gaikuntza hobetzea da masterraren helburua. 2009-2010 ikasturtean hasiko da.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu dute akordioa "Gazteriaren Ikerketarako Unibertsitate Masterra" izeneko titulua martxan jartzeko. Miren Azkarate sailburuaren esanetan, master hori aproposa da gazteekin lana egiten dutenendako: "gizarte hezitzaileak, aisia eta kirol begiraleak, gazte eta kultura zentroetako kudeatzaileak, gazte aterpetxeetako arduradunak, gazteen esparruko kultura kudeatzaileak, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko irakasleak, gizarte zientzietako ikasle eta ikertzaileak eta gaztetasunean interesa duten profesional eta ikertzaileak".
Master horrekin batera, bestalde, gazteei zuzendutako bi ikerketa bekarako urteroko deialdiak egitea ere adostu zuten erakunde biek.
Hitzarmena Gasteizko camusean egin zuten 2008ko azaroan.