Hemen zaude: Hasiera Albisteak Familia liburua desagertu egingo da Erregistro zibilaren berrantolaketarekin
Dokumentu Akzioak

Familia liburua desagertu egingo da Erregistro zibilaren berrantolaketarekin

guraso.com 2010/08/31

Pertsona bakoitzaren historia zibila jasoko duen fitxa indibidualak ezarri nahi dituzte.

Berritu egin nahi dute Erregistro zibilaren funtzionamendua. Lege berria onartu eta indarrean jarri ostean hainbat tramitazio desagertu egingo direla ziurtatzen dute arduradunek, eta beste hainbat arindu egingo direla diote. 1957. urtetik ezagutzen dugun Familia liburua desagertu egingo da eta datu base elektroniko batek ordezkatuko du. Herritartasun Kodigo Pertsonala ipiniko dute martxan eta fitxa indibidualek osatuko dute Kodigo hori; bertan jasoko dira pertsona bakoitzaren bizitzako gertaera zibil guztiak.


Tramitazioak arintzeko

Arduradunen esanetan berrantolaketa horrek sistema modernizatzeaz eta digitalizatzeaz gain tramitazioen arintzea ekarriko du. Herritarrek edozein bulegotan bideratu ahalko dituzte euren eskaerak eta hainbat ziurtagiri, gainera, Internet bidez eskatzeko aukera emango dute. Gauzak horrela sinadura elektronikoak berebiziko garrantzia hartuko du.


Esku aldatzea

Lege proiektua onartuz gero Erregistro zibilaren kudeaketa administrazioaren zati bat izango da; organo berri bat sortuko dute eginkizun horretarako eta funtzionario publikoek egingo dute lan hori. Hala, Justizia ministeriotik at geratuko da ardura hori eta epaileak berezkoak dituzten beste zereginetara dedikatuko dira. Arduradunen esanetan udaletxeen papera indartu egingo da eta hainbat espedienteren tramitazioa euren esku geratuko da.

 

Albistearen iturria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.