Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko gazteen % 96,5ek sakelako telefonoa daukate
Dokumentu Akzioak

Euskadiko gazteen % 96,5ek sakelako telefonoa daukate

Guraso.com 2009/01/12

Eustatek familiei informazioaren gizarteari buruz 2007an egindako inkestaren emaitzen arabera, Euskadiko gazteak gero eta ohituago daude informazio eta komunikazio teknologiekin ibiltzera.

Interneten sartzea eta sakelako telefonoa edukitzea oso zabalduta daude gazteen artean. Izan ere, Euskadiko gazteen % 87,6 Interneten sar daitezke; horietatik % 99,5ek erabiltzen dute; eta horietako erdiak baino gehiagok egunero erabili ere.

Euskadiko gazteak 2004 txostenean 15 eta 29 urte bitarteko gazteek astialdian egiten dituzten jarduerak jasotzen dira. Jarduera nagusienen artean familiarekin egotea (% 87), telebista ikustea (% 84), musika entzutea (% 78) eta telefonoz mintzatzea eta e-mailak eta sakelakotik mezuak bidaltzea daude (% 75).

Eustatek egindako agiri honetan interneten erabilera, sarean sartzeko maiztasuna eta sakeleko telefonoen datuak jaso ditu grafiko eta guzti.

 

teknologia berriak

Iñaki — 2009/01/15 16:56
Errealitate exkas baten aurrean aurkitzen gara
!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Euskadiko gazteen % 96,5ek sakelako telefonoa daukate

Sakeleko telefono eredu batzuk