Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emateko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontutan laguntza ematerako orduan. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tartetan banatu dira diru-laguntza kopuruak:
- 660 euro jasoko dituzte umea zortzi ordutan haurreskolan badago eta 495 euro bost ordu egiten baditu bertan.
- 495 euro ( zortzi ordu daudenak) eta 370 euro (bost ordu daudenak).
- 330 euro (zortzi ordu daudenak) eta 247 euro (bost ordu daudenak).
- 165 euro (zortzi ordu daudenak) eta 123 euro (bost ordu daudenak).
Aurtengo aurrekontuetako 5.000 euro erabiliko ditu Etxebarriko Udalak diru-laguntza hori emateko.
Albistearen iturria