Eskola Kontseiluak eskaintza publikoko desorekak azaldu dizkio Jaurlaritzari
EAEko Eskola Kontseiluak 2008-2010 artean hezkuntzaren egoeraz egindako txostena aurkeztu du.
Eskola Kontseiluak adierazi dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari lanpostu publiko gehiago behar direla Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian.
Eskaintza publikoaren kudeaketan desorekak azpimarratu ditu Eskola Kontseiluak. Besteak beste ondokoak: lanpostu publikoen kopurua eta jaiotze tasaren hazkundea ez datoz bat eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan gabeziak daude; eskariaren eta eskaintzaren arteko balantza negatiboa duten hamabi udalerrietatik hamar Bizkaian daude.
Bestalde, txostenak dioenez, B eta D ereduetako ikasleen kopuru handiak euskaraz gaitasun urria du eta Hezkuntza Sailari eskatu dio hizkuntzak ikasketak egiteko euskarri moduan duen egitekoari buruz ikerketa egiteko.
Txostena osorik hemen
CqnQSNZWVdGl
JwhwhvaErHU
HElzbOBTnwWoXXvxPlh
DxqbWgvPXjn
kvLvFYTxFyCdS
bhwlvPpOgrATHFATbOY
jOkuaeSsbzHOBrN