Arrautzak, irina, azukrea, gurina eta esnea beharko ditugu.

Captura de pantalla 2015-01-19 a las 11.41.45

Oso gozoa da arroz pastela, eta errezeta erraza. Umeekin egiteko aproposa.

Beharko ditugun osagaiak: 2 arrautza, 125 gr. irin, 125 gr. azukre, 125 gr. gurin eta litro erdi esne.

Osagai guztiak elkartuko ditugu ontzi batean, eta ondoren irabiagailuarekin ondo nahastu ditugu.

Labea prestatuko dugu. 10 minutu 190 graduko tenperaturan. Bitartean moldea prestatuko dugu. Pastela ez itsasteko gurinarekin eta irinarekin ondo estali. Ondoren, prestatutako nahasketa ontzian ipini.

Labeak amaituko du lana. Pastelak 55 minutu beharko ditu labean. Denbora hori igarotakoan sartu sardexka. Arrastoak ateratzen badira itxaron egin beharko dugu beste 5 bat minutu. Sardexka garbi irteten denean jakingo dugu pastela gertu dela.

 

. argazkiaren iturria hemen.