Egutegi pertsonalizatuek arrakasta izan dute Gabonetan
Gehienak umeen argazkiekin egin dituzte, aiton-amon edo senitarteko eta lagunei oparitzeko. Eugutegiez gain, argazki album digitalak edo kuxinak ere egin dituzte, adibidez.
Umeen argazkiekin egindako mota guztietako egutegi asko egin dituzte Gabonetan argazki dendek. Arrasateko Ikatz dendan, esaterako, paretako egutegiak, poltsikokoak nahiz mahai gainean jartzekoak egin dituztela diote. Joan den urtean ere asko egin ei zituzten, baina aurten sekulako arrakasta izan ei du opari horrek. Izan ere, gehienek aiton-amonei oparitzeko egin dituzte egutegiak.
Prezioak aldatu egiten dira egutegiaren modelo eta kopuruaren arabera baina sei eta 30 euroren artean sartzen dira aukera gehienak. Astebete inguru behar izaten dute egiteko.