Hemen zaude: Hasiera Albisteak DBHri urtebete kenduko diote Espainian, eta batxilergoari bat gehitu
Dokumentu Akzioak

DBHri urtebete kenduko diote Espainian, eta batxilergoari bat gehitu

guraso.com 2012/01/31

Hezkuntza komunitateak ez du begi onez ikusi aldaketa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Celaak ere kritikatu du erabakia.

Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak berretsi du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari, lau ikasturteetatik bat kenduko diotela. Batxilergoari berriz, urtebete gehituko diote.

Espainiako Gobernuak aurten onartu nahi du legea eta 2013-2014 ikasturtean abian jarriko luke. Kongresuan gehiengo osoa du PPk, eta beraz, badakite legea onartzea ziurtatuta daukatela. DBHri ikasturte bat kendu arren, Hezkuntza ministroak adierazi du gazteek 16 urtera arte segi beharko dutela derrigorrez eskolara joaten. Hori nola gauzatuko den ez du azaldu, izan ere, DBHren segidakoak batxilergoa eta Lanbide Heziketa dira eta horiek borondatezkoak dira.

 

Oraingo ezaugarriak aldatzen ez badira, ikasleek Lanbide Heziketan edo batxilergoan hasi beharko dute derrigorrez ikasten eta hurrengo urtean, nahi izanez gero, utzi. Hezkuntza komunitateak ez du begi onez ikusi aldaketa.

 

Albistearen iturria

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.