Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azazkalak jatea, ohitura txar bat baino zerbait gehiago
Dokumentu Akzioak

Azazkalak jatea, ohitura txar bat baino zerbait gehiago

guraso.com 2010/09/02

Ohitura hori desagerrarazteko modurik eraginkorrena, haurtzaroan antzematea izaten da.

Sendagileek onikofagia esaten diote eta haurtzaroan, 3 urte bete ondoren, sortzen da haur urdurienen artean. Eguneroko keinua izaten da, senez egina, eta lasai eta seguru sentiarazten dute haurra. Ohitura txar bat baino zerbait gehiago da, izan ere eragin estetikoak ez ezik ohitura kaltegarria izan daiteke osasunarentzako, eta pertsona batzuei betiko geratzen zaie. Datuek diote unibertsitarioen %25 inguruk jaten dituztela azazkalak, eta 35 urtetik gorako helduen %10ek.

 

Nerbio-nahasmendua

Jendeak maniatzat hartzen badu ere, onikofagia edo azazkalak jatea antsietateak edo estutasunak eragindako nerbio-nahasmendua da. Urteak igaro ahala, modu inkontzientean automatizatu egiten da onikofagia eta ohitura mekaniko bihurtzen da.

 

Ondoriorik larriena, infekzioak

Azazkalak jaten dituen pertsona baten hatzek normalean ez dute azazkalik izaten, eta muturra zapalduta dute. Ondorioak, baina ez dira soilik estetikoak. Hatzak etengabe hozkatuta, ez dira modu egokian hazten. Azazkalen inguruko larruan hanturak edo inflamazioak sortzen dira eta min handia izaten da. Hatz infektatuak eta zaurituak eguneroko gauza dira ohitura hori duten pertsonentzako Dena den, infekzioak hartzeko arriskua izaten da ondoriorik larriena. Bakterio, birus eta onddo ugari ibiltzen dira eskuetan eta azazkaletan. Hatzak etengabe ahoratzen dituenak kutsatzeko arrisku handia du.

 

Haurtzaroan bertan eten

Bizi guztia azazkalei tiraka ez pasatzeko, haurtzaroan bertan eman behar zaio irtenbidea. Pazientzia, erabakitasuna eta maitasuna dira tresnarik onenak. Haurrak eskua ahora eramaten duenean, ohartarazi egin behar dugu, baina garrantzi handirik eman gabe eta hil edo bizikotzat jo gabe. Bestela, gerta liteke ez lortzea bilatzen dugun hori. Haurrari gogor egiten badiogu eta mingarriak izan daitezkeen hitzak erabiltzen baditugu, larritu egin liteke arazoa. Hori dela-eta, akats handia izaten da haurra zigortzea, errudun egitea edo jendaurrean errieta ematea.

 

. atzamarretan trabak eta oztopoak jarri: tiritak, zinta itsaskorrak...

. zapore txarreko lozioa edo berniza eman atzamarretan

. azazkalak zaindu: guraizeekin moztu, limaz leundu, margotu...

. laguntza psikologikoa eskatu behar izanez gero

 

Albistearen iturria: Consumer aldizkaria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.