Autismoa atzematea posible da jaio aurretiko probei esker
Adituen ustez, likido amniotikoan testosterona maila altua duten fetuek autismoa izateko arrisku handiagoa dute.
Cambridgeko Unibertsitateko zientzilari talde batek ondorioztatu du amniozentesiari esker autismoa detektatzea posilbe dela. Zientzilari horiek egindako ikerketan agertzen denez, likido amniotikoko testosterona kopuruak eman zien autismoaren ingurukoak argitzeko giltza. Zortzi urte arteko 235 haurrekin egin dituzte probak, eta ondorioztatu dute likido amniotikoan ohi baino testosterona maila altuagoa dutenek, autismoaren jarrera tipikoak garatzen dituztela.
Iturria: berria.