Captura de pantalla 2014-11-28 a las 13.21.48

Maribel Aiertza idazle bizkaitarrak idatzi du Munstro bat edukiontzian. Ilustrazioa Mikel Santosena da, eta Elkar argitaletxeak kaleratu du eleberria, aurten. 8-10 urte bitarteko neska-mutikoendako gomendatzen dute.

Gorka da protagonista eta mutikoa oso harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hots misteriotsuekin. Izan ere, zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen dute hots horiek.

Mutiko ausarta da Gorka, eta azkenean erabakitzen du beldurra gainditzeko modurik onena eta zuzenena edukiontziaren munstroa ezagutzea dela. Misterioa argitzea, ordea,  ez da gauza erraza izango. Ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak. Munstro bat edukiontzian 48 orriko argitalpena da.