Captura de pantalla 2014-12-09 a las 11.28.53

Giltza argitaletxeko Tren urdina: Nire Ipuin Kutunak bildumako hirugarren liburua da Pello AƱorgaren Augustoren botila.

Augusto da kontakizuneko protagonista. “Ibiltzen hasi zen, gustura, oso gustura gure Augusto. Eta ibili eta ibili, botila bat ikusi zuen”. Horrela hasten du AƱorgak kontakizuna eta Jokin Mitxelenaren ilustrazioek laguntzen ditu hitzok. Augustok botila erosiko du ez egarritzeko; gero motxila hori eramateko; ondoren bizikleta bat azkarrago ibiltzeko bizkarra nekatu gabe… Augustoren bidaia etengabeko gehitze bat bilakatuko da harik eta istripu baten ondorioz, hasierara, sinpletasunera itzuliko den arte.

Alferrikako kontsumismoaren kritika egiten du liburuak, tonu ironiko eta umoretsua erabiliz.