Nork ez ditu ezagutzen Edurne Zuri eta zazpi ipotxak? Istorioari itxura moderno eta grafikoa eman diote Ikas pedagogia zerbitzuak argitaratu duen ipuin berri honetan. Mayalen Goust ilustratzaileak egin ditu marrazkiak. Lanak 24 orrialde ditu eta Grimm anaien Edurne Zuri ospetsuaren bertsio fidela da.

Captura de pantalla 2015-01-19 a las 11.55.58

Hizkera garbia du, sotila, ahoz gora irakurtzeko egokia. Ekialdeko euskara batuan idatzita dago, izenburuak salatzen duen bezala, baina hegoaldeko irakurlearentzat trabarik ez duena, hitz honekin edo harekin katramilatzeko seta agertu ezean.

Protagonista, badakigu, Edurne Zuri da eta ekintzak neskatoak zazpi urte beteak dituela abiatzen dira, amaorde gaiztoak Edurne basora bidaltzen duenean, ehiztariak hil dezan. Gogoratu ez dela zertan agerian jarri obra honek kanpoko arriskuez emandako lezioa duela bere baitan, esanak obeditzearen garrantziaz diharduela… utz diezaiogun ipuinari bere lana egiten, berak badaki-eta nola hitz egin haurrei.