Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ama erretzaileen umeek erasokorrak izateko arrisku handiagoa omen daukate
Dokumentu Akzioak

Ama erretzaileen umeek erasokorrak izateko arrisku handiagoa omen daukate

Guraso.com 2009/01/21

Herbeheretan eta Kanadan egindako ikerketa estatistikoaren arabera, haurdunaldiak dirauen bitartean erretzeak, hala nola ama gaztea izateak, handitu egiten du seme-alabek portaera antisoziala izateko arriskua.

Quebec Longitudinal Study-k egindako ikerketa zabal baten zati bat da ondorio hau. Erakunde horrek umeak hezkuntza sisteman sartzen direnean duten jarrera soziala eta eskolara nola egokitzen diren aztertzen du: umearen osasuna, jarrera eta beste hainbat atal.

18 hilabete eta hiru urte eta erdi arteko 1.745 umeen portaerak azterdu ditu erakunde horrek eta horixe da atera duen ondorioetako bat: ama erretzaileen umeek erasokorrak izateko arrisku handiagoa daukatela.

Development and Psychopathology izeneko aldizkariak kaleratu du notizia, eta Argiak jaso du 2.168 zenbakian.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ama erretzaileen umeek erasokorrak izateko arrisku handiagoa omen daukate

Erre haurdunaldian