Aire-girotuak arnasketa arazoak gora egitea eragiten du
Adituek diote aire-girotua gaizki erabiltzea udako katarroen %50 eragiten duela. Umeekin bidaiatu behar izanez gero, kontuan hartu beharreko aholkuak eman dituzte.
Katarroak, eztarriko minak, hotzeriak, laringitisa edo faringitisa... aire-girotua asko erabiltzen dugu urte sasoi honetan, baina ez da ahaztu behar tresna horiek osasunari kalte egin diezaieketela. Concha Prados pneumologoaren esanetan, aire-girotuak eragiten dituen tenperaturen desberdintasun handiak "laringitis edo faringitisa bezalako arnasketa gaixotasunak gora egitea eragiten du". Bereziki kaltegarriak dira arnasketa gaixotasun kronikoak dituzten pertsonendako.
Tenperatura ideala, 25 gradu
Tenperatura 25 gradutan kokatzea eta beroaldia hasten den bakoitzean tresna hauen iragazkiak edo filtroak garbitzea gomendatzen dute sendagileek. Garrantzitsua da, "legionella eta aspergillus bezalako bakteriak edo onddoak pilatu ditzaketelako barnealdean", esan du Prados pneumologoak.