Hemen zaude: Hasiera Albisteak %75,3 jaitsi da trafiko istripuetan hildako gazteen kopurua 1993tik
Dokumentu Akzioak

%75,3 jaitsi da trafiko istripuetan hildako gazteen kopurua 1993tik

Guraso.com 2010/01/26

Hildako gizonezkoak gehiago dira emakumezkoak baino, Herrizaingo Sailaren Trafiko Zuzendaritzak emandako datuen arabera. 2008an, egubakoitza zen gazteek istripu gehien izan zuten eguna, eta domeka, gutxien.

Gidari gazteak inplikatuta dituzten istripuak gertatzen diren eguna aztertuz gero, 2008an ostirala izan zen istripu kopururik handiena izan zuen eguna, baina ez dago alde handirik gainerako egunekiko. Gazteek istripu gutxien eduki zuten eguna, aldiz, igandea izan zen.

Trafiko istripuetan inplikatutako gidari gazteen kopuruaren bilakaerari dagokionez, 1999an istripua izan duten gazteen kopuruak gora egin zuen nabarmen. Urte hartatik aurrera, beherakada etengabekoa izan da gaur egun arte, Herrizaingo Sailaren Trafikoaren Zuzendaritzak emandako datuen arabera.

  • 15 eta 29 urte bitarteko hamar gidaritik zortzi ibilgailu arina gidatzen ari ziren (turismoak, turismoetatik eratorriak, kamioiak edo 3.500 kg edo gutxiagoko gehienezko pisu baimendua duten furgoiak)
  • %6,1 bi gurpildun ibilgailua gidatzen ari ziren (bizikletak, ziklomotoreak eta motozikletak)
  • %5,2 ibilgailu astunak;
  • %0,3 bestelako ibilgailuak.
Gazteaukeran

datoz datu hauek eta gehiago, grafiko eta guzti

Argazkiaren iturria

 

 

 

 

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
%75,3 jaitsi da trafiko istripuetan hildako gazteen kopurua 1993tik

Istripu baten argazkia