Zientzia eta ingurugiroa
Zientzia eta ingurugiroa lotzen dituzten hainbat zentroetako proposamenak: Miramon, Urkiolako Toki-Alai, Pasaiako Itsasgela, Miarritzeko Itsas Museoa...
Zientziaren kutxagunea
Zientziaren kutxagunea Donostian, Miramonen
Informazioa: www.miramon.org
Algorri ezagutza etxea
Algorri Ezagutza Etxeak adin eta ezagutza maila guztietarako unitate didaktiko eta eskola jarduera aukera zabalak eskaintzen ditu. Jarduera guztiek ardatz nagusitzat Zumaiako ingurugiro pribilegiatua dute, eta horregatik nagusiki kanpoaldean garatuko dira.
Algorri ezagutza etxea beraz, heziketarako beharrezko azpiegiturak dituen natur zentro modernoa da, hala nola, ikus-entzunezko gela, langela, liburutegia, erakustaretoa...etab., eta hau guztia naturgunetik oso gertu.
Informazioa: www.algorri.eu
Toki-Alai interpretazio zentroa (Urkiola)
Urkiolara milaka lagun joaten da urtero mendi-ingurune zoragarri batean naturaz gozatzera. Asteburuetan jendea batez ere, alboko herrietatik eta Euskal Herriko gainerako lekuetatik joan ohi da; oporraldietan eta zubietan, ostera, Espainiar estatuko eta beste herrialde batzuetako jende askok bisitatzen du parkea. Datozen bisitariei Parkeari buruzko informazioa ematen dien puntu nagusia Toki-Alai Interpretazio Zentroa da. Toki-Alaiko pertsonalak Parkeaz eta inguruneaz gozatzeko baliabide aukera zabalari buruzko informazioa ematen die, interpretaziorako ibilbideetatik hasi eta albo-herrietan lo egiteko lekuetaraino. Bertan eskuratu daitezke halaber, ibilbideen liburuxkak eta mapak, Parkeari buruzko gida tematikoak (fauna, flora, zizak, etab.), ostatuei buruzko liburuxkak, posterrak, kamisetak, etab. ere.
Informazioa: www.urkiola.net
Valderejo Parke Naturala
Valderejo kareharrizko horma zuriz inguratutako zirkuluerdi-formako haran berdea da, Ebro ibaiak itsasorako bidean irekitako pasabidea osatuz. Harana kareharri dolomitikozko malkarrez eta belardi eta soroz osaturik dago.
Arabako mendebaldean kokatuta dagoen Valderejo 1992. urtean Parke Naturala izendatu zen eta 3.496 hektarea betetzen ditu.
Parkeko instalazio gehienak Lalastra herrian aurkitzen dira: aparkalekua, parketxea eta Olgetarako lekua. Herrian bertan taberna-jatetxe bat eta Nekazal turismoko etxe bat daude. Lahoz herriak ere, taberna-jatetxe bat daude.
Informazioa: www.alavaturismo.com
Itsas-Gela (Pasaia)
ITSAS GELA gazte eta helduei itsas mundu zoragarri eta ezezaguna hurbildu nahi dien irabazi asmorik gabeko elkartea da.
ITSAS GELAko ekimen eta ekintzak itsasoarekin loturiko aisialdi, hezkuntza eta ikerketa aukerak eskeini nahi ditu, era honertan, itsasoarekiko begirunea, babesa, ikasketa eta batez ere, gozamena sustatuz.
Bere helburuak betetzeko elkarteak ingurumen hezkuntza programa bat martxan jarri du antzezleku ezin hobean, MATER Kantauriko ohizko ontzia, gaur egun igurumen eskola bihurtuta. Hemen, bisitak eta tailerrak garatzen dira non gure itsasoaren aberastasuna, ekosistemak eta hauskortasuna jakinarazten diren. Bisitariek gure itsas kulturari buruz gehiago ikasi eta deskubritu dezakete, historian zehar euskaldunek mundu mailan itsasoko trebakuntza zabaldu baitute.
Etorri gurekin abentura berri hau ezagutzera eskaintzen ditugun jardueren bidez eta itsasoan ezkutatuta dauden altxorrak deskubritu.
Informazioa: www.itsasgela.org
Itsasoaren Museoa (Miarritze)
Aquariumak: Gaskoniako golkoko arrain eta ornogabeen 150 mota baino gehiago ikusgai.
Fokak: urpeko aktore ahaztezinon jatorduak ikusgarriak dira! Egunero 10:30etatik 17:00etara.
Marrazoen leizea: espezie ezberdinetako marrazoekin aurrez aurre egoteko aukera eskaintzen da.
Bildumak: zetazeoak (eskeletoak eta molde erraldoiak), arrantza (ikus-entzunezko interaktiboak, lanabesak, eta maketen bidezko arrantza tekniken aurkezpenak), hegaztiak (350 hegazti disekatu)...
Erakusketak: “Itsas hondoetako misterioak” (hondoetako arrainak eta kalamar erraldoiak...)
Arabako hezeguneak
Gasteizko CEAk, Ingurugiro gaietarako Ikastegiak, ingurumen hezkuntza programa garatzen du. Adin guztietara egokitutako eskaintza du, baita familiendako ere. Adibidez, Arabako hezeguneak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hain zuzen ere Salburuako eta Zadorrako hezeguneetan zehar seme-alabekin erraz egiteko ibilaldiak.