Hemen zaude: Hasiera Aisialdia Familientzako planak Zerbitzuak
Dokumentu Akzioak

Zerbitzuak

Familian disfrutatzeko hainbat proposamen: Ordiziako D'elikatuz elikadura eta gastronomia zentroa, Larrungo trena eta Kometa jolas kooperatiboak.

D`elikatuz elikadura eta gastronomia zentroa

Ordiziako herrian D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa ireki zen 2005eko martxoaren 17an. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak emango ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez... hitz egingo dizuegu.

Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko txikikeriak. Gainera, antolatutako taldeek, familiek zein bakarkako lagunek bisitatzeko antolatuta dago. Bestalde, Goierriko eskualdea hobeto ezagutu nahi dutenek, eskualdeko interpretazio-zentroa daukate beheko solairuan.

Laburbilduta, ELIKADURAri eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue.

Ea gustatzen zaizuen!

 

Delikatuz1      Delikatuz2

Informazioa: www.delikatuz.com

Larrungo Trena

Larrun, euskal mendia. 905 metroko altuera duela, Larrun euskal mendi sakratuak asma litekeen ikuspegi ederrenetarik eskaintzen du . Pirinioetako gailurrak erakusten dizkigu, Ozeano Atlantikoari jarraitzen zaion euskal itsasertza deskubriaraziz, Donostiatik Biarritzera, eta Landetako hondartzetaraino ere.

 

LarrungoTrena  Larrun

Informazioa: www.rhune.com

Kometa Jolas kooperatiboen etxea

Jolas kooperatiboen etxeak, Intered GGK-ek bultzatuta, zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Mahai-jolas kooperatiboak erosteko aukera
  • Helduentzako jolas kooperatiboko tailerrak
  • Jolas fisiko eta mahai-jolasei buruzko informazioa
  • Bibliografia, web orriak eta nazioarteko materialak

Informazioa: www.kometak.com