Hemen zaude: Hasiera Aisialdia Familientzako planak Museoak
Dokumentu Akzioak

Museoak

Familia osoak bisitatzeko hainbat museoen proposamena: Arkeologiaren Euskal museoa, Untzi museoa, burdin harana, Sarako lezeak, Luberri ikasgune geologikoa.

Euskal Museoa (Arkeologia, Etnografia, Kondaira)

Gure Museoa Bilboko Alde Zaharreko eraikin barroko batean dago kokatuta. Eliza eta Aita Jesuiten Ikastetxea kokatzeko eraiki zen, San Andres Ikastetxea izenpean.

1921ean, klaustroko beheko solairuan, Bizkaiko Arkeologia eta Euskal Herriko Etnografia Museoa ireki zen jendearentzat, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babespean. Pixkanaka-pixkanaka, atxikitako eraikinetara zabaldu zen museoa eta bere bildumak gehitu zituen. Bilduma horiek, hain zuzen ere, Bizkaiko arkeologia eta Euskal Herriko etnohistoria jasotzen dituzte.

Gaur egun, museologia zein museografia mailan berritzen ari da Euskal Museoa / Museo Vasco de Bilbao. Sarbide nagusi berria irekiko da Unamuno plazarantz, ondo ikusteko moduko eremu ireki eta publikoa, alegia. Izan ere, inolako zalantzarik gabe, birmoldaketa-prozesuaren hasiera izango da, bai eta bisitarientzako osagai deigarriena ere, alde handiak izango dituelako gaur egungo kokagunea den eraikin historikoaren arkitekturarekin.

Informazioa: www.euskal-museoa.org

Untzi Museoa

Untzi Museoa Donostiako portuan dago, Kontsulatuaren dorretxean. Eraikin hau XVIIII. mendekoa da. Museoaren bi solairu nagusietan iraupen luzeko aldi baterako erakusketak egiten dira, gai monografikoak jorratzeko. Hauek aukeratzeko unean, historia eta kultur mailan duten garrantzia hartzen da kontuan. Goiko solairuan neurri txikiagoko erakusketak eta lantegi pedagogikoak egiten dira, eta Museoaren funtsak kontsultatu nahi dituzten pertsonentzako liburutegi espezializatua ere bertan dago.

2008ko abenduaren 19tik 2010eko otsailaren 28a arte, “Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez" erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketa honen helburua Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia aditzera ematea da ezen, besteak beste, Filipinar uharteetan, Japonen, Amerikako kontinenteko mendebaldeko kostalde inguruan eta Txina hegoaldeko kostaldeko lurretan gauzatu zen.

Erakusketez gain, Museoak eutsi egiten dio bere lehen pausoetan jada finkatuta geratu zen helburuari, honakoa baita: euskal itsas historia eta ondarearen kontserbazio, azterketa eta zabalkundean laguntzea.

 

UntziMuseoa

Iformazioa: www.gipuzkoakultura.net

Burdin harana

LENBUR (Legazpi, Natura eta Burdina), 1994an sortu zen. Egitasmo hori, baliabide naturalak eta artisau- eta industria-jarduera modu integratuan erabiliz, tokiko garapena bultzatzeko sortu zen.

LENBURren helburua honakoa da: turismo-, kultur, eta industria-eskaintzaren barruan, LENBUR Lurralde Museoa egokitu eta finkatzea, Burdinaren Interpretaziorako Euskal Herriko espazio bakar gisa.

 

BurdinHarana

Informazioa: www.lenbur.com

Sarako Lezeak

Sarako lezeen antolamendua zinez berezia eta kalite handikoa da. Ingeniari, artista, teknikari, historiaurrelari, historialari, Euskaldun eta Euskaldun ez diren anitzen esku hartzeari esker, gure arbasoen ondarea babesturik iraun eta iraunen du.

Lurpeko munduan lehen aldikotz erabili teknologiak baliatuz, bistaldia argi-soinu berri batek apaindu eta alaitua da. Gainera, ibilbide osoaren birmoldaketak haitzuloa begi berri batez deskubritzeko aukera ematen du, orai arte gutti ustiatuak izan diren tokiak argitan emanez. Ibilbidea denentzat erabilgarria da lauzaz estalia den bideari esker.

SarakoLezea

Informazioa: http://lezea.sare.fr/euskara/

Luberri ikasgune Geologikoa

Ongi etorri Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Luberrik Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologiko oparoak erakutsiko dizkizu, modu atseginez. Horrez gain, Euskal Herriko historia geologikoaren berri emango dizu, azken 1.000 milioi urteetan barrena egingo duzun bidaia zoragarria dela bide.

Luberri Ikasgune Geologikoak bi helburu nagusi dauzka: batetik, goian aipatutako eremuaren ezaugarri geologiko nahiz paleontologikoak aztertu eta zabaltzea, eta bestetik, horiek guztiak euskal geologiaren testuinguruan azaltzea.

Informazioa: www.luberri.org

Albistearen informazio iturria: Hik Hasi (Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen 6. gida)

Euskal Herriko Meatzaritzaren museoa

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian (Dolores Ibarruri "Pasionaria"-ren jaioterria) kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian, aire zabaleko burdin-ustiapen handiaren ondoan. Leku horretan Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua aurkitzen da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.

Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Meatze-iharduerak ondare aberatsa utzi du Bizkaian, Meatzalde osoan zehar banaturiko industria-hondarretan. Museoan hauen karakteristikak eta kokapena jakin ditzakegu.

EHkoMeatzaritzarenMuseoa

Informazio gehiago: www.museominero.net

Hontza ( Natur Zientzien Museoa )

Ingurukoei naturari lotutako dena jakinarazteko bakarrik sortu zen, bai gure inguruko bai munduko beste aldeetako gaiei buruz.

HontzaMuseoa

Informazio gehiago: www.hontzamuseoa.com

Donostiako aquariuma

DonostiakoAquariuma

 

 

Informazio gehiago: www.aquariumss.com

Zumalakarregi museoa

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko eta gozatzeko Erreferentzi zentroa

ZumalakarregiMuseoa

Informazio gehiago: www.zmgipuzkoakultura2.net

Artikutza

Artikutza

 

 

Informazio gehiag: Artikutza

Trenaren euskal museoa

Azpeitiko Urola Trenaren geltokia izandakoak tren-makina zaharrak eta tren munduari dagozkion osagai ezberdinak biltzen ditu. Egiazko lurrun-trenera igoz bisitaldia biribildu daiteke.

Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa du, lurrun-lokomotorak, tranbiak, trolebusak, auto-motorrak eta era guztietako bagoiak daudela. Trenbidearen historian murgilduko garen honetan, geltokiko transformazio elektrikoko zentral zaharreko instalazio harrigarriak, orain dela 100 urte zegoen teknologia modernoenaren isla direnak, trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa eta munduko trenbideko erlojuen bilduma onenetako bat ikusiko ditugu.

Trenaren Euskal Museoa ezagutu ondoren, tren bidaia ere egin daiteke asteburuetan, ehun urtetik gorako "Aurrera" lurrun-trenak atoian eramaten dituen Urola Trenaren bagoi zaharretan bailararen parte bat zeharkatuz.

TrenareEuskalMuseoa

Informazio gehiago: trenaren euskal museoa